Merkataritza eta politika arazoak direla medio Euskal Herriak oso trenbide sare trinkoa izatera iritsi da. Gure trenbideak, askotan gerora bidaiarientzat egokitu diren asmo industrialekin eraikitako burdinbideak dira eta hiru zabalera ezberdinekoak ditugu gure lurralde barruan (metro batekoa, europearra, eta espainiarra).Tamalez Euskal Herriko herri garrantzitsuenak burdinbideez lotzen zituzten trenbide horietako asko desagertu egin dira. Honakoak dira historian zear Euskal Herrian eraiki diren ?edo eraikitzear izen diren- trenbide guztien zerrenda:Madrid-Irun (Bilbotik): 1845. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak Madrid-Valladolid-Burgos-Balmaseda-Bilbao-Durango-Deba-Donostia-Irun trenbide linea proposatu zuen Bizkaiko hiriburua Espainiako hiriburuarekin lotzeko. Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiak ere biziki interesatuta zeuden trenbide linea hau beren lurraldean izateko eta azkenean egitasmoak porrot egin zuen. Alferrik ?Compañía del Ferrocarril de Irún a Madrid por Bilbao? entrepresa sortzera iritsi ziren 600 milioi errealetako kapitalarekin.