header image
[ # ] Formakuntza Gasteizen
Enero 27th, 2007 under Gizartea


Eguna hasi zen “Radio Euskadi” esaten 6 gradu gutxi zegoela Gasteizen. Bilbon, aldiz, gradu bat ta erdi zegoen. Gure lagunak, Gazte Abertzaleak Araba, antolatuta zeukan ihardunaldi bat erakundeei buruz. Jerc bi lagun etorri ziren. Baina izar handiena ez zen hori, Aita Alec Reid Baizik. Ta ez zuen defraudatu.

Alec Reid Gasteizen

Polit polita zen ibilbidea. Guztiz elur beteta. Gustatuko litzaidake argazkirik edukitzea, baina ez zen posible ez nuen eraman kamerarik. Ondo zegoen etxean. Ze pena. Baina hara heldu ginen ta gauzak hasi ziren hamabietan. Prentsa aurrekoa geneukan. Ez nekien. Rafa Larreinarekin. Berrogei minutu inguru rafa ta reid batera azaldu zuten bizpahiru galdera. Aita Alec aurreratu zuen igandean (domekan bizkaieraz); Sinn Feinn-en biltzarrean baietz emango zirela ulsterreko poliziari, 8 ehuneko konfliktoari amaitutzat hartzen. Erabaki historikoa.
 
Hori pasa ta gero, prentsa barik, hitzaldi bat eman zigun Reid jauna. Gauza pilo bat esan zizkigun. Bi ordu ziren. Lehengo partetan Irlandako gatazkari buruz ta bere bake prozesuari buruz. Ia amaituta dago. Nik uste dut falta dela errekontziliazioa. Baina funtsezko gauzak eginda daude. Hamar ta piku urte pasa ondoren. Ia bi dekada ondoren bakearen alde. Ta gero bere lanak euskal gatazka konpontzen. Interesgarria zen. Oso positiboa zen. Nik ez nago hain ziur esan zigutenei buruz. Baina ikusiko dugu denbora gutxitan. Ezin dut gehiago esan. Bakarrik promesa bat. Reid jauna esan zidan bere etxera joateko bakearen egunean ospatzeko. Baldin bada nire partea egingo dut joaten.
 
Besterik ez joan ginen bazkaltzera. Bageneukan menu on bat, sarrerekin, arraina edo haragia ta azkenean postrea. Guztia 10 euro. Estatutu berria onartu zenean nengoen ere Gasteizeko Alkartetxean jaten ta berdin kostatu zitzaidan. Ah! Noski. Bazkaldu baino lehen Aita Alec bedeinkazioa egin zuen. Kontatu zitzaigun etarekin lehenengo zitan etako buruzagia bedeinkazioa eskatu ziola. Noski guk ez garela gutxiago. Jatekotan Gasteizeko lagun bat eskatu zion reid - i palestinara joateko gure gatazka konpondu ondoren, baina uste dut hori ez zitzaion asko gustatu. Gogoratu behar dugu Reid jauna ez dela gaztea, 1931an jaio.
 
Arte telebista, europarra, bizpahiru elkarrizketa egin zuen alderdikideekin. Txarrena zen gauza bat kotxe batekin inguruta. Gasteizeko udaltzainek lagun bati kendu zioten. Ez nago ziur zergatia. Dakidana Martxoan udaltzainek uko egingo dute gauza hauek egiten, hauteskundeak dela eta. Baina oraintxe bertan esku zabalak daukate kotxeak kentzeko, orduan Lakuara joan behar zuen kotxea berreskuratzeko. Besterik ez ginen etxera bueltatu ahal.
 
Azkenean Bilbora. Ez zen posible Jerceko hitzaldiei geratzea. Gasteizera irtetear ikusi genuen ez zegoenik ia elurra. Eguna pozik, askenean. Espero dugu geroan konprobatzea esan ziguna egia bihurtzea. Bene benetan. Orain baino hobe bizitzeko ta azkenean euskal gatazka konpontzeko ta errekontziliazio nazionala lortzeko. Ta gero Irlanda bakarra lortzea ta Euskal errepublika bat lortzea ezin dugu uko egin. Kutxatileen bidez lortu beharko dugu. 


 


Read the Comments

[ # 122 ] Comment from ashet [31 Enero 2007, 18:45]

Alec Reid-en hitzaldiari buruz bideo txiki (eta kaxkar) bat jarri nuen nere blogean ikusi nahi badezu, hemen duzu. http://www.ashet.eu/alec-reid/

Write a comment






Flickr

If you have a Flickr account, you can display your photos here using the flickrRSS plugin.

If you have already downloaded the flickrRSS plugin, but are getting this message, click here to make sure that the plugin is activated.

If you do not have a Flickr account you can:

  • Create a Flickr account at flickr.com.
  • Remove this block.

Recent Posts
Recent Commentors