header image
[ # ] Tomas Deuna Eguna
Diciembre 21st, 2006 under Gizartea


Gure artean oso ospetsua da azokak zelebratzea. Famatuen bat Tomas deuna eguna da, gaur zelebratzen den festa. Bilbon eta Donostian zelebratzen da. Baita beste herrietan ere. Baina desberdintasun asko sortu dira lehen egunetako azokatik gaur egungo azokak heltzeko. Gauza berriak daude eta gauza asko mantentzen dira. Ikus dezagun zeozer horri buruz.
 

azoka01.jpg

Lehen Tomas Deunaren azoka egin behar zuten baserritarrek dirua lortzeko. Zergatik? Ba errenta eguna zelako. Maizterrek egun horretan ordaindu ohi baitzioten nagusiari urteko errenta. Familia osoa goiz goizetik baserritik jaitsi eta, azokan salerosketak egin ondoren, nagusi jaunaren etxera joaten ziren bazkaltzera, beti ere presentia emanez (normalean kapoi pare bat). Oso nagusi nagusia bazen hiru, lau edo bost familia ere bilduko ziren mahai beraren inguruan. Jose Duesok dioenez, ohiko menua honako hau zen: zopa, eltzekoa, gisatua, bixigua, gazta eta gaztainak; ardoa, kafea eta pattarrak lagunduta.

azoka03.jpg

Bazkalondoan, errenta ordaindu eta alde egineko ordua iristen zenean, etxekoandreak opari bana ematen zien emakume baserritarrei… libra bat txokolate eta bakailao puska bat. Konstituzio plazan, Donostian, edo Bilbon, esan dugun bezala, dira adibide ospetsuenak.
 
 

azoka02.jpg

 

Orain festa, adibidez, Bizkaian BBK - k babesten ditu. Are gehiago, gaur egun euskal giroa dago festan (musika, herri kirolak eta abar). Badago lehen bezala salmentak baina gehitzen da barazki lehiaketak. Badago, nola ez, gazteen ‘festa’, Tomas Deunari lotuta. Baina ez bakarrik. Gazteok festa guztietan daude bere giroa egiten.

azoka04.jpg

 
Tomas Deuna da guren artean tradizio bat. Orain ez dauka lehen zeukan zentzua, baina ona da, gogoratu, baina hori ez bakarrik, erostea baizik bidezko barik, baserriko produktu naturalak. Beharrezkoa da eta izango da Euskal Herrian produktu naturalak edukitzea. Orduan joan festara, gozatu eta bilatu zuen gozoko gauzak gabon gau on pasatzeko. 


 


Write a comment